Igelak (2016)

Generoa: Komedia soziala

Iraupena: 97’

Ekoizpen urtea: 2016

Zuzendaritza eta gidoia: Patxo Telleria

Antzezleak: Gorka Otxoa, Miren Gaztañaga, Josean Bengoetxea, Gurutze Beitia, Mikel Losada, Maria Cruickshank, Iñaki Rikarte, Itziar Ituño, Javi Tolosa, Itziar Atienza, Ramon Agirre

Ekoizpena: Abra Prod, Igelak Abra A.I.E.

Musika: Iñaki Salvador

Musikariak: Ainhoa Arteta, Gatibu,  Natxo De Felipe (Oskorri), Francis Díez (Doctor Deseo), Gose, Oreka Tx, Xabi Solano (Esne Beltza), Zo! Zongo

Ekoizpen exekutiboa: Joxe Portela

Leer / Descargar PDF >

Irakurri / Deskargatu PDF >

Pello, banku sukurtsal bateko zuzendaria, delitu ekonomikoengatik atxilotu dute. Bere nagusiak ere inplikatuta dauden arren, bakarrik utziko dute justiziaren aurrean. Salduta dagoela konturatzean, ihes egitea erabakiko du.
Dirurik eta dokumentaziorik gabe, familia eta lagunik gabe, Pellok bere identitatea ordezkatuko du, ezkutuan jarraitu ahal izateko.
Iragan faltsu horrekin eta patuaren kapritxo bategatik, erreza egingo zaio Pellori Desahuziatuen Elkarte batek okupaturiko etxe batean babesa topatzea. Bere kide berrien konfiantza bereganatuko du, asmo bakar batekin: haien diruaz jabetu eta atzerrira alde egitea.

Quería hacer una comedia, una comedia social, de crisis,  con mucha música, porque los músicos están en la calle, buscándose la vida. Las RANAS (IGELAK) son mis protagonistas, esas que en la fábula se fían del escorpión que acaba matándolas “porque está su  naturaleza”. Las RANAS son un colectivo de desahuciados, conjurados para no volver a hacer el canelo. El antagonista es, precisamente, un escorpión, un banquero fugitivo de la justicia a quien el azar conduce a buscar refugio, bajo falsa identidad, entre las ranas. ¿Se aprovechará de ellas? ¿Se convertirá en rana? ¿Está en nuestra naturaleza ser como somos, o las circunstancias nos pueden hacer cambiar?

Este guion que tiene como principal característica, y a su vez uno de sus talones de Aquiles, en el difícil encaje en ningún género al uso.

La cinta fue recibida con división de opiniones.

Prentsa kritikak

Beñat Eizagirre (Berria)

Labur esateko, dibertigarria eta atsegina da. Euskal abeslari eta taldeen musikari esker zirrara eragitea lortzen du zenbait unetan.

Francesc Miró (Eldiario.es)

Naturaltasun osoz sinpatia darion film hau urte honetan Espainian estreinatu den komedia originaletariko bat da.

Aritz Sorozabal (Zinea.eus)

Gustuak gustu, beti da atsegina gai, aktore eta lokalizazio hurbilak ikustea pelikula batean, are eta gehiago zinema aretotik irribarre batekin ateraz gero, eta azken hau ziurtatuta du jendeak, hori bai.

Mikel Gil (Cactus)

Patxo Telleriak, euskal eszenako aktore eta musikari all star-ez inguratuta, mezu soziala duen komedia musikal atsegin bat sortu du.