GHERO Azken euskaldunaren fabula bat (2018)

Irakurri / Deskargatu PDF >

Leer / Descargar texto >

2018-ko Azaroak 20ean Bilboko Arriaga Antzokian estreinatua

Dramaturgia egilea: Patxo Telleria
Zuzendaritza: Jokin Oregi
Aktoreak: Mikel Martinez, Patxo Telleria, Iñaki Maruri, Olatz Ganboa, Ane Pikaza
Jantziak eta Eszenografia: Ana Garay
Musika egilea: Iñaki Salvador
Argiztapena: David Rodríguez
Diseinu grafikoa: Paradox
Kartelaren argazkia: Mikel Alonso
Ekoizpena: TARTEAN Teatroa

Ekoizpen Exekutiboa: Pio Ortiz de Pinedo eta Myriam Gartzia

 

9 parabola euskara planetaren inguruan orbitatzen

Euskaltzaindia duela ehun urte sortu zen. Mendeurrena ospatzeko, gizartera irekitzeko ekimena burutu zuen, arlo linguistikoaz haratago, kulturaren arlo desberdinak urratuz, dantza, musika, arte plastikoak, antzerkia…  Azken adar hau jorratzeko,  Tartean teatro konpainiara jo zuten, mendeurrena ospatzeko antzezlan bat beren beregi burutzeko proposamenarekin.

Gustora jaso genuen erronka eta  GHERO antzezlan hau sortu zen.  Hau baino lehenago beste ideiaren bat ibili nuen buruan, baina azkenean azken euskaldunaz hitz egitea iruditu zitzaidan egokiena. Bide batez, azpimarratu nahiko nuke Euskaltazindiak sortze prozesu osoan zehar eskeinitako erabateko askatasuna.

Gaur eguneko euskera da antzezlan honen protagonista, eta horretarako, etorkizunera jo dut, eta baita iraganera, joan etorri etengabeko bidaia baita ikuskizun hau.

SINOPSIA

3000 urtea. Euskara desagertzeko zorian dago. Azken euskaldunak izkin egin nahi dio halabeharrari.
Benetako misterioa ez da gure hizkuntzaren jatorria, ezbada bere biziraupen harrigarria.
3000 urtean euskara egongo al da?
Ghero, kondairen kondaira bat, euskararen biziraupen harrigarriari buruz.

 

9 Parábolas  orbitando alrededor del Planeta del Euskara.

Año 3000. El euskara está a punto de desaparecer. El último euskaldun quiere burlar a un destino que parece inevitable.

El verdadero misterio no es el origen de nuestro idioma, sino su asombrosa supervivencia. ¿Seguirá existiendo el euskara en el año 3000?
Ghero, fábula de fábulas sobre la asombrosa supervivencia del euskara.
Ghero, el empeño de una lengua en seguir viva.