Blog

2016eko ASTE NAGUSIKO PREGOIA-PREGÓN DE LA ASTE NAGUSIA 2016

PREGOIA
Bilbotarrak, Bilbainos y Bilbainas, hola a todos, hola!
Zuek hor gustora zarete, eta neu ere banago hola.
Estoy emocionado, no lo puedo negar.
Oraintxe bertan egingo nuke negar.
Aste Nagusia hastera doa. Ondo, bai, ondo!
Siento el orgullo de pregonero en lo más hondo.
No queremos que la plaza se llene de harina,
beraz, pregoia izango da labur eta arina.
Gocemos de la fiesta con gracia, con arte,
zapata zolak dantzan apurtu arte.
De día y de noche como quien no tiene casa,
kalean gora ta behera, lasai, gure kasa.
Bebiendo en finas copas, en katxis o a morro,
baretzeko edozein kezka eta amorro.
Edanez patxarra, ura, zerbeza, edo ardo,
yo con tres o cuatro potes voy que ardo.
Bailando rockanrol, merengue o jota,
jaietan inor ez dago burutik jota.
En Abando, el Arenal o en Licenciado Poza,
Bilboko txoko guztietan aurkituko duzu poza.
Al son de la alboka, el piano o la batera,
denak rollo onean, denak batera.
Viviendo la fiesta en grupo, en trío o a dos,
zuek kontent bazarete, neu ere ados.
Las agresiones sexistas nos hartan.
Ez dago bromarik, gai hartan.
Batzuk ez dakite errespetua zer den.
Fuera agresores, anda y que les den.
La violencia y prepotencia nos dan asco,
beraz, jardun gaitezen jator, ta eskerrik asko.
A tu abuelo, a tu vecina del cuarto bésala.
Maita ezazu, besteek maitatzen zaituzten bezala.
Hay muchas maneras de amar,
zortzi, bederatzi edo hamar.
Por ejemplo: “Zuk pizten didazu hamaika sugar,
o baby, crazy baby, you are my sugar.
Edan dezagun tragu bat edo bi.
Dónde estabas ayer, que no te vi?”
Gogoan izan nahi dut falta zaigun jende oro.
Y afirmo que la convivencia en paz es oro.
Bilbao es lugar de acogida, y a quienes dudan,
hara zer pentsatzen dudan:
Esta ciudad es global como aldea.
Bertoko edo kanpoko, non dago aldea?
De Guadalajara, el Llano, México o la Laguna,
bertokoa zara zeu be, adiskide eta laguna.
Aitziber, Luis Alberto, Mihail o Hasan,
xenofobia ez dugu nahi jasan.
Seas de Santutxu, Marraques, o de Quito,
orain eta hemen bilbotarra zara, eta kitto.
Como el musgo y el verdín
hemen denak, berdin berdin.
Egin dezagun errefuxiatuentzako kabia.
¿Quién decía que más gente no cabía?
Acojamos refugiados, bajemos de la almena;
haiek beharra dute, eta guk ahalmena.
Sin Dios, con Dios, con Buda o Alá,
denak berdinak ez gara jaio, ala?
Y un saludo a quienes limpian la ciudad, barre que barre
bitartean gu gaudelarik barre eta barre.
Nosotros llevamos la fama, vosotros cardáis la lana,
biba zuek, eta biba zuen lana!
Mantendu dezagun behar adina kemen,
hasta que el domingo a Marijaia quemen.
Y si no digo esto mis amigos me apalean:
Bilbao la ostia da, nire uste apalean.
Aste Nagusia, donde el deseo con la ocasión se topa:
Zorionagatik egin dezagun topa!

 

AGURRA
Aste nagusia
defendituko dugu.
Errutinaren kontra,
indibidualismoaren kontra
uniformidadearen kontra
defendituko dugu Aste Nagusia.
Galduko ditugu lo, atsdeden eta sosegua,
baina Aste Nagusia defendituko dugu.
Etorriko dira erasoak, liskarrak eta ezinulertuak,
etorriko dira moda errezak, merkatu interesak eta globalizazioak,
baina aste nagusia defendituko dugu.
Ni joango naiz,
Mari Jaia erreko dute,
baina Aste Nagusiak iraunen du zutik.

yo soy pichichi

Gutxitan aritzen naiz zuzendari lanean, normalean aktore bezela aritzea tokatzen zaidalako. Baina gehiagotan egin nahiko nuke.  «Yo soy Pichichi» antzezlana zuzentzen disfrutatu dudanaren erdia disfrutatzerik badaukat, behinik behin.

Bide batez, datorren urtean, bueltatuko gara.  Aurreko udan galdu bazenuen, jada ez duzu aitzaikirik.

Me prodigo poco como director teatral, porque generalmente me corresponde actuar.  Pero debería hacerlo más a menudo. Sobre todo si disfruto la mitad de lo que he disfrutado dirigiendo «Yo Soy Pichichi».

Por cierto, volveremos el verano que viene. Así que si te lo perdiste el pasado verano, se acabaron las excusas.

 

Euskal antzerkia egiteko instrukzioak-Instrucciones para hacer teatro vasco

INSTRUCCIONES
1. REFLEXIONA. ¿Estás seguro de que quieres hacer teatro?
Piénsatelo dos veces. Hay métodos más seguros de llenar tu vacío
existencial. Macramé, puenting, drogas… ¿No? ¿Te la quieres
jugar, eh? Muy bien, enhorabuena. Pero ten esto en cuenta: te
puedes pegar un buen morrazo.
2. ELECCIÓN DEL IDIOMA. En euskera, en castellano, o en
ambos. Si lo haces sólo en euskera, primero rellena una bonoloto,
y si aciertas los seis más el reintegro, adelante. Si no, aparca la
idea. Si lo haces sólo en castellano, pide la subvención en el
Gobierno de Navarra. Si lo haces en los dos idiomas búscate un
buen siquiatra, porque hacer a las 8:00 “El cartero siempre llama
dos veces” y a las 10:30 “Postariak beti jotzen du bi aldiz” funde
las neuronas de cualquier actor. En el caso de que los actores
tengamos neuronas. La elección del idioma es un asunto sencillo.
Hagas lo que hagas, te puedes pegar un buen morrazo.
3. TÍTULO. Si pretendes poner en escena un drama, y encima
quieres que te programen, ¡Disimula! Está muy mal visto. Por
ejemplo, si haces “El círculo de tiza caucasiano”, ponle un título
más comercial: “El caucasiano, su mujer y otras cosas de meter.”
Si haces comedia, que se note en el título. “Muerte accidental de
un anarquista” de Dario Fo es una obra muy divertida, pero las
palabras “anarquista” y “muerte” no tienen gancho comercial.
Titúlalo: “Loca academia de Policía 5”. El asunto del título es muy sencillo.                                                                    Hagas lo que hagas, te puedes pegar un buen morrazo.
4. AUTOR. Para que a un autor lo tengan en consideración,                                                                                                  tiene que estar muerto. Por lo tanto, si eres tú el autor,                                                                                                            una vez que la hayas escrito, pégate un tiro. Si te da cosa,
dedícate a producir, y en ese caso, procura elegir un autor que ya
esté muerto. Y si está vivo, por lo menos que sea famoso. Hombre,
si sabe hacer una O con un canuto, mejor, pero lo más importante
es que sea famoso. Un buen fichaje sería Rubius. La elección
del autor es un asunto sencillo. Hagas lo que hagas, te puedes pegar
un buen morrazo.
5. ACTORES. Elige actores que sean influencers. Si no encuentras
actores que se adapten a la obra, adapta la obra a los actores. Por
ejemplo, si quieres poner en escena “Hamlet” y tienes la suerte de
contar con Dulceida, no pierdas la oportunidad, y donde había
un torturado príncipe Danés, pones una princesa fashion victim.                                                                                              Al fin y al cabo, Shakespeare está
muerto, y nadie le va a ir con el cuento. Sin embargo, los
programadores están vivos. La elección de los actores es un asunto
sencillo. Si eliges actores sin like-s, te vas a pegar un buen morrazo.
6. SUBVENCIONES. Las subvenciones son muy importantes,
sobre todo para que los tertulianos neoliberales puedan decir que
somos unos parásitos subvencionados. El problema es que el
comité evaluador se comporta de manera
totalmente opuesta a los programadores. Si quieres hacer comedia,
¡que no se te note! Está muy mal visto. Si por ejemplo vas a poner
en escena “Cazamantasmas”, dile al comité evaluador que
pretendes reflexionar sobre tus “fantasmas interiores” Las
subvenciones son un asunto sencillo. Hagas lo que hagas, te
puedes pegar un buen morrazo.
7. CRÍTICA. Si quieres asegurar una buena crítica, el director
tiene que ser de fuera. Si te lo puedes permitir, elige a un director
catalán. Si no te llega, contrata a uno de Broadway. Y si no tienes
un duro, dirígela tú, pero pon en el dossier que os va a dirigir un
polaco, que viste mucho. Os recomendamos a Miroslav
Jarwyesmintzeski. No existe, pero ése es su único defecto.
Además, tiene fechas libres para el año que viene. La elección del
director es cosa sencilla. Hagas lo que hagas, te puedes pegar un
buen morrazo.
8 BRINDIS AL SOL. ¿Todavía quieres hacer teatro?
Enhorabuena. Porque el teatro es como la vida misma. Un morrazo
por aquí, otro morrazo por allá, y así hasta el gran batacazo final.

INSTRUKZIOAK

1. HAUSNARTU.

Pentsatu bi aldiz. Zure hutsune existentziala betetzeko badira irtenbide seguruagoak:
macrame, puenting, drogak… Ez? Temosoa zara, ondo da, baina jakin zazu: porrot egiteko
aukera asko duzu.
2. HIZKUNTZA AUKERATU.
Edo erderaz edo euskeraz edo bitara. Euskeraz egiten baduzu, ziurtatu Ameriketan osaba
aberatsa duzula, hilzorian, zu beste ahaiderik ez duena. Bestela, baztertu ideia. Erderaz egiten
baduzu, eskatu subentzio bat Nafarroako Gobernuan. Elebiduna egitea bururatzen bazaizu,
kontenpla zazu diru-aurrekontuan eskizofreniaren tratamendurako partida bat, 8:00.tan “El
perro del Hortelano” eta 10:30.tan “Baratzezainaren zakurra” antzezteak neuronak nahasten
dituelako, baldin eta aktoreok neuronak baditugu. Hizkuntzarena hautaketa erreza da: edozein
kasutan porrot egiteko aukera asko duzu.
3. IZENBURUA.
Drama bat ekoiztu nahi baduzu, disimulatu!! Arthur Miller-en “Biajante baten heriotza”
eskenaratzekotan, izenburu friboloago bat aukeratu: “Jode, nola dagoen trafikoa!”. Komedia
bat egiten baduzu azpimarratu tituloan: Dario Fo-ren “Anarkista baten ezusteko heriotza”
komedia irrigarria da, baina “anarkista” eta “heriotza” hitzak ez dute “saltzen”; aldatu eta ipini
“Loca academia de policía 5”, egidazu kasu. Kasurik egiten ez badidazu,
porrot egiteko aukera asko duzu.
4. EGILEA
Egileak hilda behar du. Ez gaizki ulertu, ez dizut aholkatzen zure antzezlanaren egilea
asasinatzeko. Trantze gogor hori saiesteko hobe jada hilda dagoen bat aukeratzea. Edo
altuenean hilzorian. Orain Arriagan eskeintzen ari den “El Precio” (Etxanobe-k protagonizatua)
adibide ona da: Arthur Miller (gogoan zaitugu) hil zitzaien Bilbora etorri orduko. Egile zoragarri
hura, lehengo astean oraindik Marilyn Monroe-rekin enroilatu zen espabilatua zen; orain
klasiko bihurtu da. Zuk aukeratutako egilea oraindik bizirik badago eta akatzeko eskrupuloak
badituzu, ziurtatu gutxienez enziklopedietan agertzen dela. Kontsolidatu gabeko egilerik ez
aukeratu sekula!! Eta erokeria hori egiten baduzu, gutxienez ezaguna izan dadila. Tira, idazten
badaki, hobe, baina famosoa izatearena garrantzitusagoa da: Rubius aukera ona izan daiteke.
Bestela porrot egiteko aukera asko duzu.
5. ANTZEZLEAK.
Telebistan agertzen diren aktoreak aukeratu. Ez badira zuk egin nahi duzun antzezlanera
egokitzen, egokitu antzezlana. “Hamlet” eskeneratu nahi baduzu eta (demagun) Dulceida
kontratatzeko zoria baduzu, ez galdu aukera eta Dinamarkako printze torturatua zegoen
tokian, Dinamarkako printzesa fashion victim bat ipini. Azken finean Shakespeare hilda dago eta inor
ez zaio kontuarekin joango; programadoreak aldiz, bizirik daude oraindik. Like-rik gabeko
aktoreekin kontatu nahi baduzu zeuk ikusi, baina porrot egiteko aukera asko duzu.
6. DIRULAGUNTZAK.
Dirulaguntzak inportanteak dira, besterik ez bada, kazetari neoliberalek antzezleok estatuaren
kontura bizi garen parasitoak garela esan ahal izateko. Dirulaguntzak lortzeko, estrategiari
buelta eman. Komedia bat egin nahi baduzu, disimulatu, gaizki ikusia dago eta. Epaimahaikoen
aurrean zure proiektua defenditzeko orduan, hitz egin “zure barneko mamu”-ei buruz. Eta
batez ere, hitz emaiezu atzerriko zuzendari bat kontratatuko duzula, ahal delarik Europa
Ekialdekoa, aukeran Poloniarra. Nik honako hau komendatzen dizut: Jarwyesmintzeski. Ez du
existitzen, baina hori du akats bakarra. Gainera datorren urterako fetxa libreak omen ditu.
Zuzendaria Perez bada, tristea da esan beharra, baina porrot egiteko aukera asko duzu.
7. EPILOGOA.
Oraindik teatro lan bat egin nahi duzu? Kasu horretan, topa dagigun. Teatroa bizitza bera
bezalakoa da, porrot txiki bat beste porrot txiki baten gainean, eta horrela porrot
unibertsalaren egunerarte. Amen.