Blog

Soinujolearen Semea Aurrestrenaldia

Atzo, abenduak 8an Soinujolearen Semea pelikula aurkeztu genuen Durangoko Irudienean.

Aldez aurretik egina nuen antzerkirako egokitzapena eta horrela lan handia aurreratua nuen. Formato erabat desberdinak izan arren, antzerkiak eta zinemak badute gauza bat amankomunean literaturarekin konparaturik: denbora. Onerako eta txarrerako.  Muga bat suposatzen du, nobelako materialea murriztu, kondensatu, sintetizatu, aukeratu, baztertu… beharra dago. Bestalde, tresna oso baliotsua da gidoigilearentzat; nobelaren irakurketaren erritmoa irakurleak menperatzen du, berak erabakiko du zenbat denboratan irakurriko duen, noiz geldituko den, noiz hartuko duen liburua eskutartean berriro… Zinean, ikuslea eserlekuan esertzen denetik, zinegilearen eskutan dago: zinegileak erabaki du erritmoa: zein minututan erakutsiko dion hau, zein unetan sentiaraziko dio beste hura… Arko narratiboaren jabe da zinegilea, eta ondorioz, ikuslearen erantzun emozionala bere esku dago.

Esan bezala, lan hori, muinera joatearena eta sobrakoa baztertzearena egina nuen lehendik. Oraingo erronka antzerkirako formatoan zegoena zinerako formatora itzultzea zen.  Espazioaren erabilera askeagoa du zinemak, dudarik gabe, eta pertsonaia gehiago erabiltzeko aukera. Eta hitzaz gain, irudia baliatzearena.  Bestalde sinisgarritasunaren muga estuagoa eta zehatzagoa da.

Gustora geratu ginen Durangora bertoratu ziren ikusle askoren iritziekin. Martxoan beste guztiek ikusteko aukera izango duzue.  Goza ezazue.

Ptx

 

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *