Blog

Aditu baten hausnarketa tratamendu dramaturgikoari buruz

Gure zerebro matxuratuek nekez uler dezakete zer esanahi izkutatzen
den “Tratamendu dramaturgiko” misteriotsu horren azpian. Guretzat
hitz totemikoak dira, ilunak. Dena den, medikazioa hartu berria
dugunez, hainbat ideia etorri zaizkigu burura.
“Tratamendu”-arekin hasi gara. Lehen ideia, “Tartamendu”, gozoa,
segituan jan dugu. Bigarrena, zentzuzkoa, “Atarramendu”, ez dator
gurekin bat. Totelka hasi gara “Tartajamendu”-z hitz egin orduko.
Turutak atera eta “Tarataratamendu” ensaiatu dugu. Gaztelaniaz
saiatu gara “Trata Miento”-arekin, baina dena gezurra zen.
Mingainak atera ditugu “Ataramendu” frogatzeko. Metrailetekin
“tarratratamendu” polit bat sortu dugu. Motxilak ipini ditugu “Trata
Mendi”-ra joateko, inspirazio bila, “Tratamundu” osoa zeharkatu
dugu erantzunaren xerka. Alferrik.
Perpausaren bigarren hitzari ekin diogu gero. Hitz beldurgarria da.
Min ematen duen antzerkia sor daiteke “Traumaturgia”-tik.
Istanbuleko tragedia latza izan liteke “Dramaturkia”. Izua sortu digu
“Dardaraturgia”-k. Amets lizunak izan ditugu “Damaturgia”-k
sugeritzen duen andrearen bular turgentearekin. Urrunago joan
gintezke antzerkiaren motoreari “Dramaturbo” bat ezarriko
bagenio? “Damaturbia” “femme fatale”-ren itzulpen egokia
iruditzen zaigu. “Tramaturbia” desenlaze zikina duen istorioa.
Bukatzeko, onartu ezazue ateraldi existentzialista hau, galdera bat
datorkigulako burura: Nora ote garamatza “Daramaturgia”-k?
Hauxe da guk “Tratamendu Dramaturgikoa”-z esan dezakegun
guztia. Beste egunen batean medikuak ezarri digun “tratamenduaz”
hitz egingo dugu, gusto baduzue.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *